2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Lehen aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoaren lehen aldaketa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.
Zizur Nagusian, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2604945