81. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urdiango Udalak, 2026ko apirilaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko Urdiaingo Udaleko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalerriko iragarki-taulan argitaratu ondoan, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan ezarritakoarekin bat (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haien inguruko berariazko erabakia hartuko du, eta plantilla behin betiko onetsiko da. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Urdiainen, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2605140