2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Olaztiko Udalak, 2026ko apirilaren 24an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Olaztiko Udalaren 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Olaztin, 2026ko apirilaren 14an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2605552