2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
2026ko zerga-tasak
Murietako Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):
Lehena.–Onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:
–%0,23eko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.
–%2,70eko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.
–%1,24ko indizea finkatzea ekonomia-jardueren gaineko zergarako.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10,30, aplikatuta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udalaren iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.
Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Murietan, 2026ko apirilaren 9an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2605357