2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Aldaketa, 2. poligonoko 414. lurzatian. Hasierako onespena
Izabako Udalak, 2026ko martxoaren 18an egin ohiko osoko bilkuran (11. puntua), erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Izabako Udal Planean, Izabako 2. poligonoko 414. lurzatiaren lurzoruaren zati baten sailkapenari dagokionez.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunek aztertzen ahalko dute udal bulegoetan, eta aurkezten ahalko dituzte egokiak iruditzen zaizkien alegazioak. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Izaban, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2604946