81. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1070/2026 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeden plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 538/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean logopeda lanpostua zegoen. Deialdi hori 2026ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketako plazak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. B mailako logopeden plaza huts batzuk lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu.

2. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren 2 plazak I. eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–KAZETARIEN PLAZA HUTSAK

PLAZA

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU

DELITUEN

ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK MEREZIMENDU GISA

GIDABAIMENA

3296

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

MISTOA

X

3308

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA

FUNTZIONARIOA

SARRIGUREN

MISTOA

X

Iragarkiaren kodea: F2604880