2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HIRIBERRI ARAKILGO KONTZEJUA
NA-10.290 tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Arakilgo Udalaren bulegoetan –Irurtzunen daude– ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Hori guztia, betez abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa.
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Murgindueta (Arakil), Hiriberri Arakil, Etxarren, Egiarreta, Satrustegi, Ihabar eta Irañeta.
Arakilen, 2026ko otsailaren 10ean.–Barrutiaren titular eta Hiriberri Arakilgo Kontzejuko burua, Javier Arrieta Aniz.
Iragarkiaren kodea: L2604914