19. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Vianako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko azaroaren 6an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04119.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200104119 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. lotea: Vianako 6266 zenbakiko erregistro-finkaren 1/4 zatiezina (Lizarrako 1. Jabetza Erregistroa). Erregistro kode bakarra: 31008002089962.

Deskribapena: Vianako jurisdikzioan dagoen lurzorua, PG AR-02 banaketa-unitatean, zortzi erreguko edo hirurogeita hamaika area eta laurogeita lau zentiareako azalera duena. Mugakideak: iparraldean eta mendebaldean, bidea; hegoaldean, bidea eta 13. poligonoko 441. lurzatia, Francisco Javier Montoya Corcuerarena; eta ekialdean, 13. poligonoko 441. lurzatia, Francisco Javier Montoya Corcuerarena. Katastroko 13. poligonoko 453. lurzatiari dagokio (1. hiri-azpiareako 1. hiri-unitatea).

Katastrokoa: Vianako udal mugarteko 13. poligonoko 453. lurzatiko 1. hiri-azpiareako 1. hiri-unitatearen laurden zatiezina (PG "AR-02" banaketa-unitatea, 8.539,96 metro karratuko lurzorua). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001663481WH.

–2. lotea: Vianako 8611 erregistro-finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroa. Erregistro kode bakarra: 31008000490470.

Deskribapena: lehorreko lurreko alorra Vianan, San Bartolomé alderdian. Bi mila bederatziehun eta hamabi metro eta berrogeita hamaika dezimetro karratuko azalera du. Mugakideak: iparraldean, 12. poligonoko 221. lurzatia, María Ángeles Landaluce Fernándezena; hegoaldean, 12. poligonoko 226. lurzatia, Carlos Javier García Hernándezena; ekialdean, 12. poligonoko 220. lurzatia, Julián Bujanda Pellejerorena. Katastroko 12. poligonoko 222. lurzatiko A landa-azpilurzatiari dagokio.

Katastroa: Vianako udal mugarteko 12. poligonoko 222. lurzatiko A landa-azpilurzatia (San Bartolome alderdia, 2.912,51 metro karratukoa, lehorreko lurreko alorra). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001418971MR.

–3. lotea: Vianako 8633 erregistro-finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroa. Erregistro kode bakarra: 31008000490630.

Deskribapena: landa-finka: lehorreko lurreko alorra Vianan, Valcardera alderdian. Zazpi mila bostehun eta hogeita hemeretzi metro eta berrogeita hamabi dezimetro karratuko azalera du. Mugakideak: iparraldean, 8. poligonoko 584. lurzatia, José Luis García Hernándezena; hegoaldean, errepidea; ekialdean, 8. poligonoko 584. lurzatia, Magdalena Echeverría Garcíarena; eta mendebaldean, 8. poligonoko 538. lurzatia, Luis Alberto Cadarso Garcíarena, 8. poligonoko 539. lurzatia, María Esther Sáinz Sanzena, eta 8. poligonoko 541. lurzatia, Antonio Bernechea Dueñasena. Katastroko 8. poligonoko 540. lurzatiko A landa-azpilurzatiari dagokio.

Katastroa: Vianako udal mugarteko 8. poligonoko 540. lurzatiko A landa-azpilurzatia (Valcardera parajea, 7.539,52 metro karratukoa, lehorreko lurreko alorra). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001417547ZW.

–4. lotea: Vianako 15367 erregistro-finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroa. Erregistro kode bakarra: 31008000744559.

Deskribapena: landa-finka: ureztalurrak eta larreak, Lurzatien Berrantolamenduko Plano Orokorreko 2. poligonoko 92. finka, La Lastra lekuan, Vianako Udala. Mugakideak: iparraldean, erretena; hegoaldean, bidea; ekialdean, erretena; eta mendebaldean, bidea eta 27. poligonoko 166. lurzatia, Alfonso Tejada Romerorena. Zortzi mila eta berrogei metro eta hirurogeita zortzi dezimetro karratuko azalera dauka. Zatiezina. Katastroko 27. poligonoko 167. lurzatiko A eta B landa-azpilurzatiei dagokie.

Katastrokoa: Vianako udal mugarteko 27. poligonoko 167. lurzatiko A eta B landa-azpilurzatiak (La Lastra parajean, 7.698,97 metro karratu ureztalurretarako erabiltzen dira, eta 341,71 metro karratu larreetarako). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001422898UB.

–5. lotea: Vianako 17113 erregistro-finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroa. Erregistro kode bakarra: 31008001265084.

Deskribapena: landa-finka: lurzatien bilketaren plano orokorreko 2. poligonoko 184. finka. Deskribapena: landa-finka; olibadia eta ureztalurreko/eraldaketako alorra, Los Doce izeneko alderdian, Vianako Udala. Mugakideak: iparraldean, 15. poligonoko 378. lurzatia, Nafarroako Foru Komunitatearena (autobiak); hegoaldean eta ekialdean, bidea; eta mendebaldean, 15. poligonoko 371. lurzatia, Viana II Matamala ureztatzaileen elkartearena. Eremu horretan A-12 Donejakue bideko autobia eraikitzeko egindako desjabetze-prozesuaren ondorioz, seiehun eta berrogeita sei metro eta hogeita hamaika dezimetro karratuko azalera du, eta, beraz, zatiezina da indarrean dagoen legeriaren arabera. Katastroko 15. poligonoko 370. lurzatiko A eta B landa-azpilurzatiei dagokie.

Katastrokoa: Vianako udal mugarteko 15. poligonoko 370. lurzatiko A eta B landa-azpilurzatiak (Los Doce parajean, 527,08 metro karratu ureztalurretako olibadi gisa erabiltzen dira, eta 119,23 metro karratu ureztalurretako alor gisa). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001419850EU.

–6. lotea: Vianako 19667 erregistro-finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroa. Erregistro kode bakarra: 31008002099367.

Deskribapena: landa-finka: lehorreko lurra eta larreak, Vianako jurisdikzioan, Revillalagua parajean. Hamaika mila bostehun eta hogeita hamar metro eta berrogeita hamabi dezimetro karratuko azalera du. Mugakideak: iparraldean,14. poligonoko 44. lurzatia, María Asunción Sáinz Sanzena; hegoaldean, 14. poligonoko 59. lurzatia, José Antonio Dueñas Ramírezena; ekialdean, 14. poligonoko 55. lurzatia, Sebastián Estenaga Díaz de Ceriorena, 14. poligonoko 57. lurzatia, María Asunción Sáinzena, 14. poligonokoa, Jesús María Martínez Arrónizena, eta 14. poligonoko 43. lurzatia, Jesús María Martínez Arrónizena. Katastroko 14. poligonoko 58. lurzatiko A eta B landa-azpilurzatiei dagokie.

Katastrokoa: Vianako udal mugarteko 14. poligonoko 58. lurzatiko A eta B landa-azpilurzatiak (Revillalagua parajean, 10.624,62 metro karratu lehorreko lurreko alor gisa erabiltzen dira, eta 905,90 metro karratu larreetarako). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001419504OD.

–7. lotea: erregistrokoa: ez dago inskribatuta.

Vianako finka, immatrikulatu gabea. Landa-finka: 16. poligonoa, 61. lurzatia, A landa-azpilurzatia (almendrondoak), Matamala parajean, zortziehun eta hamasei metro eta hamazazpi dezimetro karratukoa "... ". Mugakideak: iparraldean, 16. poligonoko 57. lurzatia ("..."); hegoaldean, 16. poligonoko 60. lurzatia ("... "); ekialdean, 16. poligonoko 70. lurzatia ("..."); eta mendebaldean, 16. poligonoko 283. lurzatia ("...").

Katastrokoa: Vianako udal mugarteko 16. poligonoko 61. lurzatiko A landa-azpilurzatia, Matamala parajean, 816,17 metro karratukoa, almendrondoetarako erabiltzen dena. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001419888OD.

–8. lotea: erregistrokoa: ez dago inskribatuta.

Vianako finka, immatrikulatu gabea. Landa-finka.–8 poligonoa, 541 lurzatia, A landa-azpilurzatia.–Gaur egun lehorreko zerealeko landa-finka bat, lehorreko lurreko alorra, Valcardera parajean.–Hogeita bi areako azalera du, hau da, bi erregu eta zazpi almute "..."-ren arabera. Lurzati zedula ziurtatua, bi mila berrehun eta hogeita hamasei metro eta berrogeita lau dezimetro karratukoa.

Katastrokoa: Vianako udal mugarteko 8. poligonoko 541. lurzatiko A landa-azpilurzatia (Valcardera parajea, 2.236,44 metro karratukoa, lehorreko lurreko alorra). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001417548XE.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 12an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2600380