81. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2026ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Barillasen, 2026ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2605045