2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Goranzko doikuntzak, 2026ra luzatutako aurrekontuan. Hasierako onespena 3/2026 aurrekontu-aldaketa
Barañaingo Udalak, 2026ko martxoaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen goranzko doikuntzen 3/2026 aurrekontu-aldaketa egitea 2026ko ekitaldira luzatutako aurrekontuan.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Barañainen, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2604823