2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Xehetasun-azterketa, egungo planeamenduko Z.O.1, Z.O-2, Z.O-3 Z.O-7. Z.O-8 eta Z.O-9 antolamendu eremuetako eraikuntzaren okupazioa aldatzeko. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko martxoaren 25eko 2026-14 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, xede duena 1-2-3-7-8-9 antolamendu eremuetako eraikuntzaren okupazioa aldatzea. Azterketa Arbizuko Udalak sustatu du, bat etorriz Alaitz Ibarguren Beloki arkitektoak idatzitako dokumentuarekin.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Arbizuko Udaleko bulegoetan.
Arbizun, 2026ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2604824