2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANDIGOIENGO KONTZEJUA
Ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak. Hasierako onespena
Arandigoiengo Kontzejuko Batzarrak, 2026ko martxoaren 3an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Arandigoiengo kontzeju-mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arandigoienen, 2026ko martxoaren 26an.–Kontzejuko burua, Fernando Garayalde García.
Iragarkiaren kodea: L2604785