80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena Azkarateko UE-AZ1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

2026ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zen lur urbanizagarrian dagoen Azkarateko (Araitz) UE-AZ1 exekuzio unitatearen kudeaketarako hirigintza hitzarmena, jabeek nahitaez eman behar duten eremuaren aprobetxamenduaren %10ari dagokion lurzorua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legegintzako Foru Dekretuaren testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, 20 egun baliodunean, interesdunek aztertu dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Udalak osoko bilkuran behin betiko onetsi aitzin.

Araitzen, 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2605691