2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
Udal ordenantza, arautzen dituena erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa behar dituzten hirigintza jarduerak. Hasierako onespena
Abartzuzako Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, arautzen dituena erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa behar dituzten hirigintza jarduerak.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Abartzuzan, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2604817