80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, goi-mailako ingeniariaren lanpostu bat betetzeko kontratudun finkoen araubidean. Izendapen-proposamena

Mankomunitatearen buruak 2025eko urriaren 28an emandako 86-0086 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, goi-mailako ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-araubide finkoan jardun dezan Mairagako Mankomunitatean. Deialdia argitaratu zen 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an.

Aurkeztu zen izangai onartu bakarrak oposizio-lehiaketa gainditu duenez, eta deialdiaren 8.1 oinarrian eskatzen diren baldintzak egiaztatu dituenez, honako hau ebatzi du Mankomunitateko buruak, 2026ko apirilaren 10ean emandako 44. Ebazpenaren bidez:

Lehena.–Laura Irigoyen Azpilicueta proposatzea Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko goi-mailako ingeniari izendatu dadin, lan-araubide finkoan eta A mailan jardun dezan.

Bigarrena.–Proposatutako izangaiari jakinaraztea 10 egun balioduneko epea duela, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak aurkezteko, deialdiaren 9.2 oinarriarekin bat etorriz.

Hirugarrena.–Izendapen-proposamen hau argitaratzea Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Tafallan, 2026ko apirilarenn 10ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2605484