2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
Oposizioa, Ultzamaldeko euskara teknikari izateko plaza bat betetzeko. Izendapena
2025eko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an, deialdi bat argitaratu zen, euskara teknikariaren plaza bat oposizio bidez betetzeko. Hala, hautaproben kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, eta Mankomunitateko buruak 2026ko apirilaren 16an emandako ebazpen baten bidez, Lur Gil Rey euskara teknikari izendatzen da, lan-kontratadunen araubidean. Hori guztia, 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua betez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua). Deialdiaren 11.2 oinarriaren arabera, izendatuak 30 egun ditu oinarri horretan bertan adierazitako agiriak aurkezteko.
Leitzan, 2026ko apirilaren 17an.–Mankomunitateko burua, Aintzane Arraiza Begiristain.
Iragarkiaren kodea: L2605747