2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TEBASKO KONTZEJUA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat lan-araubide finkoan, eta era dadin izangaien zerrenda bat, izan daitezkeen ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako. Deialdiko plaza bete gabe utzi dela deklaratzea
Tebasko Kontzejuko buruak, 2026ko martxoaren 23an, 6/2026 Ebazpena eman du, eta horren bidez plaza bete gabe utzi du deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat lan-araubide finkoan.
Deialdiko lehen proba, teorikoa, egin ondoren, izangai batek ere ez du gainditu deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa, eta horregatik utzi da bete gabe deialdiko plaza.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Tebasen, 2026ko martxoaren 23an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2604793