80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SANTAKARA

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza hutsak. Izendapen-proposamena

Alkateak 2025eko irailaren 18an emandako 130. Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez bete zitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza; deialdia argitara eman zen 2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9an. Hori guztia, bat etorriz deialdiaren 9 oinarrian xedatuarekin.

Bete beharrez deialdiaren 9. oinarria, oposizioko epaimahai kalifikatzaileak izangai hauen aldeko izendapen-proposamena aurkeztu du, gainditu dutenen artean puntuazioa altuena lortu duten izangaiak direlako eta plazek eskatzen dituzten baldintzak betetzen dituztelako.

–Adrián Maali Centeno. 4 zenbakidun plaza: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D.

–Julián María Algarra Lizán. 5 zenbakidun plaza: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: E.

Deialdiaren 9.2. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiek 10 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatutako oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Santakaran, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2605028