2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, ehorzle laguntzailearen 4 plaza betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 1ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ehorzle laguntzailearen 4 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 25ean hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu zen–, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, ehorzle laguntzaile lanposturako. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:
ABIZENAK ETA IZENA | PLAZA |
TOLEDO MARTIRENA, RAÚL | 1-405600-1 |
SANZ AGINAGA, DABID | 1-405600-10 |
GONZÁLEZ VILOCHE, ROSA | 1-405600-15 |
HUESA ODÉRIZ, ALBERTO | 1-405600-5 |
2. Izendatutakoek 2026ko maiatzaren 4an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2605427