80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIGORRIA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapen-proposamena

Naiara Azcoiti Artaso alkateordeak emandako Alkatetzaren Ebazpen baten bidez, onetsi egin da izendapen-proposamen bat, Mendigorriko Udalaren zerbitzura aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deitutako hautapen-prozesuaren barruan.

Hautapen-prozesua amaituta, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, argitara ematen da puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren izena:

–Roberto Ojer Aramendía, guztira 69,75 puntu dituena.

Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoaren arabera, Mendigorriko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea proposatzen da.

Halaber, proposatutako pertsonari eskatzen zaio deialdian eskatutako dokumentazioa aurkez dezala 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, eta bereziki:

–Osasun ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik.

–Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

Ohartarazten da ezen, dokumentazio hori adierazitako epean aurkeztu ezean (behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik), ezin izango dela izangaia izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu eginen direla, deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Mendigorrian, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkateordea, Naiara Azcoiti Artaso.

Iragarkiaren kodea: L2605127