2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LODOSA
Oposizioa, udaltzain-agentearen bi plaza betetzeko. Izendapena
Lodosako alkateak apirilaren 13an emandako 2026-0107 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi da:
Lehena.–Raúl Hernández de La Fuente izendatzea Lodosako Udaleko funtzionario, udaltzain-agentearen kategorian eta txanda irekian. Plantilla organikoan 27 zenbakia duen plaza beteko du.
Bigarrena.–Izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean jabetu beharko du plazaz.
Alkatearen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Lodosan, 2026ko apirilaren 14an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2605571