80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GALAR

Oposizio-lehiaketa, betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (elektrizitateko espezialitatea), errelebo-kontratu bidez. Izendapen-proposamena

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko plaza bat (elektrizitateko espezialitatea) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak Fermín Vidaurre Echeverría izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 10 egun balioduneko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 8.1. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2025eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Getze Galarren, 2026ko martxoaren 31n.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2605037