2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Oposizio-lehiaketa murriztua, betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa eta obren atalari atxikia. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko otsailaren 7ko erabaki baten bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa eta obren atalari atxikia, Berriozarko Udalean jarduteko (087 zenbakia du plantilla organikoan). Deialdia argitaratu zen 2024ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an.
Probak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak puntuazio hoberena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori 2026ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13koan.
Proposatutako izangaiak aurkezturiko agiriak aztertuta, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 8an egin bilkuran, honako hau izendatzea erabaki zuen: Patxi Pitillas Martínez. 087 zenbakidun plaza, zerbitzu anitzetako enplegatua (elektrizitateko espezialitatea), C mailakoa eta obren atalari atxikia.
Izendatutako izangaiak 2026ko maiatzaren 4an hartu beharko du plazaren jabetza. Jakinarazten zaio ezen, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko dituela Berriozarko Udalean funtzionario izateko.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2026ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2605469