1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Jaurrietako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamenduespediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko urtarrilaren 15ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00220.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100220
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra.
Finkari buruzko datuak:
Erregistro kode bakarra: 31001001325772.
Finka: 680.
Udalerria/atala: Jaurrieta.
Azalpena: Hiri-finka.–Chiquirrin izeneko etxea; Jaurrietako Landako Aldapako karrikako 6 zenbakian dago. Beheko solairua, solairu nagusia eta ganbara ditu (guztira, laurogeita zazpi metro eta hirurogeita hamabi dezimetro karratu). Gainera, estalkirik gabeko eskorta bat du aurrealdean (guztira, hogeita hamazazpi metro eta berrogeita hamazazpi dezimetro karratu). Mugakideak: sartu eta eskuinera, aipatu kalea; ezkerrera, Apeztegui etxea (mehelin bera dute bi etxeek); eta atzean, Jauregiko Plazatxoko karrika.
Katastroa:
Jaurrietako 1. poligonoko 55. lurzatiko 1. azpiareari dagokio (1., 2. eta 3. hiri-unitateak). Landako Aldapako karrika 5.
Katastroko erref.: 310000000001551166AX.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko apirilaren 10ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2605454