80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EBAZPENA, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, zeinaren bidez onesten baita erakundearen zerbitzupeko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiaren izendapen-proposamena.

Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzupeko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak, lehendakariaren 2025eko martxoaren 20ko ebazpen bidez onetsi zen deialdian ezarritakoaren arabera (apirilaren 10eko 72. NAO), prozesua gainditu duten izangaien honako zerrenda hau argitaratu zuen 2026ko martxoaren 30ean:

IZENA

1. ARIKETA

2. ARIKETA

PUNTUAZIOA, GUZTIRA

María Dolores Saiz Agustín

24,64

45

69,65

Halaber, epaimahaiak oposizioa gainditu duen pertsona bakarraren aldeko izendapen-proposamena helarazi dio lehendakari honi, eta, horrenbestez, beste plaza hutsik geratu da. Gainera, epaimahaiak jakinarazi du ez dela aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik osatuko, parte hartu dutenen artean inork ere ez baititu betetzen deialdiaren 10. oinarrian ezarritako betekizunak.

Hortaz, lehendakari honek, esleiturik dituen eskumenak baliatuta,

EBATZI DU:

Lehena.–Onestea Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzupeko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak María Dolores Saiz Agustín andrearen alde egindako izendapen-proposamena (beste plaza hutsik geratu da).

Bigarrena.–María Dolores Saiz Agustín andreari eskatzea deialdiko 7.3 oinarrian adierazten den dokumentazioa aurkez dezan, izendapen-proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 30 egun naturaleko epean.

Hirugarrena.–Ezartzea ez dela aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik osatuko, parte hartu dutenen artean inork ere ez baititu betetzen deialdiaren 10. oinarrian ezarritako betekizunak.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Kontuen Ganberako lehendakaria, Ignacio Cabeza del Salvador.

Iragarkiaren kodea: F2605503