1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur-hezitzaileen berrogei plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko lehen probaren behin betiko emaitzen aurka.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur-hezitzaileen berrogei plaza oposizio bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian, zeina onetsi baitzen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1305/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa), gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Nelly Caldito Ascargorta andreak eta Leire Lizoain Lizarraga andreak, 2025eko azaroaren 22an egin zen lehen probaren behin betiko emaitzen aurka.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia horiek.
Iruñean, 2026ko martxoaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2604897