80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenden aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian, gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Héctor Diego Figueroa Columba jaunak, Miren Lorda Beola andreak, María Belén Cobos Lander andreak eta Sergio Ros Irigoyen jaunak, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenden aurka, zeinak onetsi baitziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 3247/2025 Ebazpenaren bidez. Ebazpen hori, gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 3422/2025 eta abenduaren 9ko 3629/2025 ebazpenen bidez aldatu zen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2604896