1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 3ko 28/2026 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez epaimahaiko kideak izendatu ziren, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako) eta/edo epaimahaikide gisa parte hartzeko dispentsa- edo abstentzio-eskaera ezestearen aurka.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Héctor Urra Pombo jaunak gora jotzeko errekurtso bat jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 3ko 28/2026 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez epaimahaiko kideak izendatu ziren, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako) eta/edo epaimahaikide gisa parte hartzeko dispentsa- edo abstentzio-eskaera ezestearen aurka.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko apirilaren 16an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2605737