1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 23ko 21/2026 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez epaimahaiko kideak izendatu ziren, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako) eta/edo epaimahaikide gisa parte hartzeko dispentsa- edo abstentzio-eskaera ezestearen aurka.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da eranskinean aipatzen diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 23ko 21/2026 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez epaimahaiko kideak izendatu ziren, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako).
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko apirilaren 16an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK
ERREKURTSOGILEAK |
MIREN SARASOLA SÁNCHEZ |
MARÍA JOSÉ RAZQUIN TELLERÍA |
FRANCISCO JAVIER GONZÁLEZ PÉREZ |
SANDRA LOZANO CARRERAS |
MARÍA CONCEPCIÓN PÉREZ TERUEL |
Iragarkiaren kodea: F2605734