1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
804/2026 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordearena, 2026ko martxoaren 18ko 654/2026 Ebazpena zuzentzen duena.
Ikusirik 654/2026 Ebazpena, 2026ko martxoaren 18koa, zeinaren bidez hautaketa-prozesurako deia egin baitzen ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Path4Med/101156867".
Deialdian akats bat hauteman da, zehazki oinarrietako I. eranskinean; hartara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz.
Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Zuzentzea 2026ko martxoaren 18ko 654/2026 Ebazpenaren deialdiaren oinarrietako I. eranskinean hautemandako akatsa –ebazpen haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egin zen ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Path4Med/101156867"–.
Honela dioen tokian:
ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK |
1. APARTATUA: 1. APARTATUA: DOKTORETZA ETA UNIBERTSITATE MASTERRAK | Puntuak | 10 |
–6 puntu emanen dira Nekazaritzako Ingeniaritzako doktore titulua edo kontratuaren xedearekin lotutako gai bati buruzko doktore titulu bat izateagatik, eta 3 puntu doktore tituluaren arloa beste bat bada. –Kontratuan garatu beharreko jarduerekin lotutako unibertsitate master ofizialeko titulu bakoitzeko bi puntu emanen dira gehienez, kontratuaren xede diren jarduerekin duen loturaren arabera, eta 4 puntu gehienez ere. |
2. APARTATUA: ESPERIENTZIA | Puntuak | 20 |
0,20 puntu emanen dira gehienez enpresako praktiketako edo lan-kontratuko hilabete bakoitzeko, kontratuaren xede diren jarduerekin duten loturaren arabera. |
3. APARTATUA: ARGITALPENAK, KOMUNIKAZIOAK, EGONALDIAK ETA PROIEKTUA | Puntuak | 30 |
1. Indexatutako aldizkarietan artikuluak argitaratzeagatik: 1,5 puntu lehenbiziko kuartileko artikulu bakoitzeko; 1,0 puntu bigarren kuartileko artikulu bakoitzeko; 0,75 puntu hirugarren kuartileko artikulu bakoitzeko; 0,5 puntu laugarren kuartileko artikulu bakoitzeko. Artikuluak ez badaude zuzenean loturik kontratuaren xede den gaiarekin, puntuazioak 0,5 koefizientearekin biderkatuko dira. Puntuazioa 2 koefizientearekin biderkatuko da eskatzailea egile nagusia bada. Apartatu honi dagokion puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez ere. 2. Parekoen ebaluazio bidezko aldizkari ez-indexatuetan artikuluak argitaratzeagatik: 0,5 puntu artikulu bakoitzeko. Artikuluak ez badaude zuzenean loturik kontratuaren xede den gaiarekin, puntuazioak 0,5 koefizientearekin biderkatuko dira. Puntuazioa 2 koefizientearekin biderkatuko da eskatzailea egile nagusia bada. Apartatu honi dagokion puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez ere. 3. Hitzaldi eta/edo biltzarretako komunikazioak/txostenak/posterrak: 0,25 puntu, ahozko komunikazioa edo posterra den. Artikuluak ez badaude zuzenean loturik kontratuaren xede den gaiarekin, puntuazioak 0,5 koefizientearekin biderkatuko dira. Puntuazioak 2 koefizientearekin biderkatuko dira nazioarteko biltzarrak badira. Apartatu honi dagokion puntuazioa 5 puntukoa izanen da gehienez ere. 4. Ikerketako egonaldiak: 5,0 puntu urteko, nazioartean prestigioa duten zentroetako egonaldietarako, eta 2,5 puntu urteko, beste zentro batzuetako egonaldietarako. Urtebetetik beherako aldiak proportzionalki baloratuko dira. Apartatu honi dagokion puntuazioa 5 puntukoa izanen da gehienez ere. 5. Lehiaketa bidezko deialdietako ikerketa-proiektuetan parte hartzeagatik (eskualdekoak, Espainiakoak, Europakoak): 2,5 puntu nazioarteko proiektuetan ikertzaile gisa parte hartutako proiektu bakoitzeko. 1,25 puntu Espainiako proiektuetan ikertzaile gisa parte hartutako proiektu bakoitzeko. Proiektuen gaia ez badago zuzenean loturik kontratuaren xedearekin, puntuazioak 0,5 koefizientearekin biderkatuko dira. Apartatu honi dagokion puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez ere. |
4. APARTATUA: PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK ETA HIZKUNTZAK | Puntuak | 10 |
Honela esan behar du:

1 puntu emanen dira 50 orduko prestakuntza-ikastaroko titulu bakoitzeko, betiere kontratuan garatuko beharreko jardueraren eremuarekin lotuta badaude. Ikastaroak luzeagoak edo laburragoak baldin badira, proportzionalki baloratuko dira. Kontratuko jarduerarekin bereziki lotuta dauden prestakuntzei 2ko proportzionaltasun koefizientea aplikatuko zaie. Apartatu honi dagokion puntuazioa 7 puntukoa izanen da gehienez ere. Ingelesa jakitea. Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak jasotako mailen eta ziurtagirien arabera baloratuko da. A1, A2, B1, B2 eta C1 maila edo handiagoa izanez gero, 0,25, 0,5, 1, 2 edo 3 puntu hurrenez hurren. |
5. APARTATUA: BANAKAKO ELKARRIZKETA | Puntuak | 30 |
Kontratazio Batzordeko kideek elkarrizketa bat eginen dute aurreko apartatuen baturan puntuazio handienak lortu dituzten hiru izangaiekin, baldin eta 35 puntu baino gehiago lortu badituzte. Elkarrizketan, izangaiaren interesa eta kontratuaren xedea den gaiari buruz aldez aurretik dituen ezagutzak eta esperientziak baloratuko dira. |
Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.
Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.
Iruñean, 2026ko apirilaren 14an.–Ikerketako errektoreordea, Martín Larraza Quintana.
Iragarkiaren kodea: F2605585