80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

27/2026 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Garazi Artola Senar andrea, Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 578E/2025 Ebazpenaren bidez, zerbitzu-eginkizun bat baimendu zitzaion Garazi Artola Senar andreari, aldi baterako bete zezan Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari lanpostua, 2025eko uztailaren 1etik aurrera eta kargu horretan jarduten duen bitartean, edo denbora laburragorako, zerbitzu-eginkizunetan ari den langilea zerbitzu ematen ari den plaza hori lehenago betetzen bada edo organo eskudunak aldez aurretik errebokatzen badu.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak ekainaren 30ean emandako 26/2025 Ebazpenaren bidez, Garazi Artola Senar andrea Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari izendatu zen, 2025eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 529/2026 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion administrari plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta Garazi Artola Senar andreari 0035622 zenbakiko plaza esleitu zitzaion, 2026ko apirilaren 13tik aurrerako ondorioekin. Plaza hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Vianako Printzearen Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago. Lortutako plazan sartzea aurreikusita zegoenez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 228E/2026 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion erreferentziako zerbitzu-eginkizunari. Hala, zerbitzu-eginkizun horretan aritzeko azken eguna 2026ko apirilaren 12a izan zen.

Horrenbestez, maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eginkizunak betez,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Garazi Artola Senar andrea, bulego honetako Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria. Karguan aritzeko azken eguna 2026ko apirilaren 12a izanen da.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko apirilaren 8an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

Iragarkiaren kodea: F2605332