1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
906/2026 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuten plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean fisioterapeuta-lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2141/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 765/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, eta plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin eta 5 egun balioduneko epea ireki zen horiek aukeratzeko.
Plaza hutsak aukeratuta, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuten plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste izapiderik gabe, 2026ko maiatzaren 27an.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara), Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko martxoaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
FISIOTERAPEUTA-LANPOSTUAREN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | HERRIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZA-EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | HIZKUNTZAK MEREZIMENDU GISA | GIDABAIMENA |
Azcona Urrea, Patricia | 0011018 | Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua | El Vergel zahar-egoitza | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | | |
Martín Marraco, Irene | 0003301 | Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua | Arreta Goiztiarreko Zentroa | Sarriguren | Funtzionarioa | Eremu mistoa | X | | | |
Bermejo Sandín, Sara | 0011684 | Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua | Arreta Goiztiarreko Zentroa | Sarriguren | Funtzionarioa | Eremu mistoa | X | | | |
Iragarkiaren kodea: F2604295