80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1670E/2026 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Marian Ollo Senosiain andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Sustapen Sektorialerako Ataleko Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erakunde autonomoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Marian Ollo Senosiain andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Sustapen Sektorialerako Ataleko Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoko burua. Ebazpen honek 2026ko apirilaren 12tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 9an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2605479