80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

110E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nuria Berrogui Larrea andrea Hezkuntza Departamentuko Eskolatze Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Nuria Berrogui Larrea andrea Hezkuntza Departamentuko Eskolatze Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2026ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Gizarte Aseguruen Atalera, Kontrol Administratiboaren Atalera, Plantillen Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora.

Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria (Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren martxoaren 20ko 6/2026 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera), Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2605059