80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

781E/2026 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako terapeuta okupazionalen plaza hutsak esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 1eko 2666E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen terapeuta okupazionalen 8 plaza huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 13ko 34E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, plazak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze-lehiaketa eginda, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako terapeuta okupazionalen plaza hutsak esleitzea ondoren aipatzen diren izangaiei:

–Barne lekualdatzea:

HURRENKERA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ZENTROA

HERRIA

1

RONCAL MARCILLA, YOSUNE

72297

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

2

AQUERRETA UNZUE, AINHOA

71572

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

3

TANKO SALEGI, MIREN

73784

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

2. Izendatutako lehiakideek 2026ko maiatzaren 4an hartu beharko dute plazaren jabetza. Egun horretan plazaren jabetza hartzen ez dutenek esleitu zaien plazan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2605354