80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, María Nieves Fernández Fernández andrea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bulegoetako burutzen bitarte baterako izendapena, aipatzen dituen txostenak egin ondoren. Horri dagokionez, espedientean jaso dira Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak egindako aldeko txostena eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. María Nieves Fernández Fernández andrea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2026ko apirilaren 14tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko apirilaren 13an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2605504