80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

736E/2026 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Laura María Gómez Gila andrea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Min Kronikoaren Laguntza Ataleko buru izendatzen duena.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea­Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 16an emandako 1310E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen ebazpen horrexen I. eranskinean zerrendatutako laguntza ataletako buruen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 14ko 43E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Prozedura amaituta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio Laura María Gómez Gila andrea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Min Kronikoaren Laguntza Ataleko buru izendatzea, hura baita kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea gainditu duen bakarra.

Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzako titularra, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan kargua uzteko xedatutako arrazoietako bat gertatzen bada.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Laura María Gómez Gila andrea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Min Kronikoaren Laguntza Ataleko buru izendatzea, 70609 zenbakiko plazan, 2026ko maiatzaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2605070