1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
106E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Susana Campos Arteaga andrea Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuko Bulego Judizial eta Fiskalaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikita, departamentu horren titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatzen den pertsona zein departamenturi dagoen atxikita, departamentu horren titularrak onartu beharko du. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Susana Campos Arteaga Justizia Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzuko Bulego Judizial eta Fiskalaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2026ko apirilaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zerbitzura eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko apirilaren 7an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2605326