6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ALESBESKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi arrunta
Bete beharrez ureztatzaileen elkarte honen ordenantzetan ezarritakoa, Elkarteko buruak kide guztiei dei egiten die ohiko batzar orokorrera. Maiatzaren 8an eginen da (ostirala), Bajo El Arco kaleko 49an dagoen eraikineko aretoan, 19:30ean, lehenbiziko deialdian, eta, gehiengorik izan ezean, ordu erdi geroago, bigarren deialdian, bertaratzen diren kideekin, edozein izanik ere bertaratutakoen kopurua, eta hartzen diren erabakiak baliozkoak izanen dira, honako gai-zerrendaren arabera:
1.–Aurreko bilkurako (2025eko maiatzaren 9koa) akta irakurtzea eta, bidezkoa bada, onestea.
2.–2025eko ekitaldiko urteko memoria. Gobernu Batzarrak aurkeztuko du.
3.–2025eko ekitaldiko urteko kontuak aztertzea eta, bidezkoa bada, onestea. Gobernu Batzarrak aurkeztuko du.
4.–2026ko ekitaldirako kalkulatutako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua aztertzea eta, bidezkoa bada, onestea. Gobernu Batzarrak aurkeztuko du.
5.–Ureztatzaileen Elkarteko eta Ureztatzaileen Sindikatuko burua izendatzea.
6.–Hauteskunde-deialdia egitea, Ureztatzaileen Elkarteko eta Ureztatzaileen Sindikatuko honako kargu hauek betetzeko: buruordea, diruzaina eta batzarkidea (1).
7.–Hauteskunde-deialdia egitea Ureztatze Epaimahaiko kargu hauek betetzeko: burua, bi epaimahaikide titular eta ordezko bi epaimahaikide.
8.–Galde-eskeak.
Deialdi honetan adierazitako gaiak baino ez dira aztertuko.
Batzar honetara beste parte-hartzaile bat ordezkatuz bertaratzeko, beharrezkoa izanen da egoki den baimena edo ahala aurkeztea (elkarte honen ordenantzen 55. artikulua).
Alesbesen, 2026ko martxoaren 27an.–Elkarteko burua, Oscar Arrondo Sanjuan.
Iragarkiaren kodea: P2604974