80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa, Eguesko 12. poligonoko 79. lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen da, Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa bat Eguesko 12. poligonoko 79. lurzatian, Artederreta Alquibalat SLk sustatua, betetzeko ezartzen dena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2604777