80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Bake epailearen ordezkoaren kargua hutsik

Bake epailearen ordezkoaren kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udalaren Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute erregelamenduak gaitasunaz eta bateragarritasunaz aipatzen dituen baldintzak betetzen dituztela. Hori guztia, betez Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoa.

Torres del Ríon, 2026ko martxoaren 27an.–Alkatea, Alfredo Agos Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2604835