2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 198. lurzatian. Hasierako onespena
Murietako Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 198. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, Oasis de Murieta SLk sustatua eta Tania Clemente Ruiz arkitektoak idatzia.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Murietan, 2026ko martxoaren 26an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2604802