80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Murchanteko Plan Orokorraren aldaketa, lurzoru urbanizaezinen kategorizazio aldaketari eta baimen araubideari buruzkoa, La Torre alderdian. Behin betiko onespena

Lurralde Kohesiorako kontseilariak 2026ko martxoaren 8an emandako 22E/2026 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Murchanteko Plan Orokorraren aldaketa, lurzoru urbanizaezinen kategorizazio aldaketari eta baimen araubideari buruzkoa, La Torre alderdian, Murchanteko Udalak sustatua.

Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murchanten, 2026ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.

Udal Plan Orokorra (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2605020