2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Milagroko Udalak, 2026ko apirilaren 17an egin presako osoko bilkuran berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Milagroko Udalaren 2026ko plantilla organikoaren aldaketa.
Plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla behin betiko onetsirik geldituko da.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.
Milagron, 2026ko apirilaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2605821