80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

SI-8A unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua. Jendaurrean jartzea

Martzillako Udalak, 2026ko martxoaren 26ko osoko bilkuran eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Martzillako Udal Planeko SI-8A unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egoki irizten dituzten alegazioak egin ditzaten.

Martzillan, 2026ko apirilaren 8an.–Alkatea, María Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2605429