2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Akats-zuzenketa, 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean
Iturmendiko Udalaren plantilla organikoaren behin betiko onespena argitaratu zen 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an.
Akatsa atzeman da funtzionarioen zerrendan, non behar gabe sartu baita garbiketako enplegatua; beraz, behar den zuzenketa ematen da ondotik:
Honako hau dioen tokian:
Funtzionarioak.
Garbiketako enplegatua. Maila: D. Lanaldia: %50. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %20. Arriskuko osagarria: %10.
Honela behar du:
Lan-kontratudunak.
Garbiketako enplegatua. Maila: D. Lanaldia: %50. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %20. Arriskuko osagarria: %10.
Iturmendin, 2026ko apirilaren 14an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2605662