2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Xehetasun-azterketa, Goldarazko 10. poligonoko 289. lurzatirako. Behin betiko onespena
Imozko Udalak, 2026ko martxoaren 6an egindako batzarrean, erabaki zuen behin betikoz onartzea Goldarazko 10. poligonoko 289. lurzatirako aurkeztutako xehetasun-azterketa. Dokumentu horren helburua da lurzatiaren lerrokadurak aldatzea eta mugara dagoen lerrokadura 3 metrora jartzea.
Hasierako onespena uztailaren 31ko ezohiko batzarrean onartu zen, eta erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abuztuaren 21ean. 20 eguneko epean jendaurrean egon da, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 63. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Imotzen, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Xehetasun-azterketa (PDFa)
Iragarkiaren kodea: L2603784