80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 127. lurzatian. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Kasedako Artosa kaleko 8 zenbakian dagoen lurzatian (1. poligonoko 127. lurzatia).

Hirigintzako aldaketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta jendaurrean egonen da hogei egunean, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Kasedan, 2026ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Sergio Lanas Remón.

Iragarkiaren kodea: L2604788