2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Deialdia, elkarteei dirulaguntzak emateko 2026an, jarduerak egin ditzaten kulturaren, kirolaren, berdintasunaren, euskararen eta jaien arloan
DDBN kodea: 899180.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/899180).
–Deialdiaren xedea:
Berriozarko elkarteei zuzendutako dirulaguntzak arautzea, 2026an udalerriko lurralde-eremuan kulturaren, kirolaren, berdintasunaren, euskararen eta jaien arloan jarduerak eta proiektuak antolatzeko.
–Eskabideak aurkezteko lekua:
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.berriozar.es/.
–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
–Ordainketa:
Dirulaguntzaren ordainketak modalitate hau izango du:
Diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren ordaintzea.
Aurrekoa gorabehera, ordainketa aurreratuak egiteko aukera ematen da, betiere onuradunak aldez aurretik eskatuta eta hasieran emandako dirulaguntzaren %90era arte gehienez.
–Justifikazioa emateko epea:
Justifikazio-agiriak 2027ko urtarrilaren 31n aurkeztu beharko dira beranduenez.
Berriozarren, 2026ko apirilaren 16an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2605637