80. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

27/2026 FORU DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, zeinaren bidez Ricardo Iribas Latour jauna Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzen baita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuta.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko apirilaren batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Ricardo Iribas Latour jauna Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2026ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Hezkuntza Departamentura, Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora, Hezkuntzako Gizarte Aseguruen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko apirilaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Hezkuntzako kontseilariaren ordez (Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren 6/2026 Foru Dekretua, martxoaren 20koa), Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2605103